lunes, 8 de noviembre de 2010

BUDISMOA

"Norberaren burua menperatzeaz lortzen den garaipena, Jainko batek ere ezin du porrotean aldatu" (Buda)


Nirvana hitzak askapen espiritual bat adierazten duen adimenaren jarduera uztea esan nahi du. Nirvana hitza lasaitasunarekin eta bakearekin lotuta dago

domingo, 19 de septiembre de 2010

Jakintza Filosofikoa


Filosofíak metodo desberdinak erabiltzen ditu: esperientziaren eta arrazoimenaren metodoa; empirismoaren metodoa; metodo arrazionalista; metodo traszendentala; hizkuntza-azterketaren metodoa eta metodo hermeneutikoa.

jueves, 9 de septiembre de 2010

Jakintza Filosofikoa




Filosofia K.a. VI. mendean sortu zen zenbait baldintza historikori esker: gizakia jakin-mina duen izakia zen; aisiareko aukera zuten; munduarekiko mirespena sentitzen zuten eta testuinguru soziopolitiko aproposa zen.

domingo, 14 de marzo de 2010

demokrazia mediatikoa


Demokrazia mediatikoa mendebaldeko demokrazien ereduak nola gauzatzen diren islatzen duena da. Oinarrian mass-media edo hedabideek demokrazia ordezkatzaileen esparru politikoan duten eginkizuna aintzat hartzea da.


Aktore politikoaren presentazio mediatikoa izaten da onarpen publikoaren baldintza nagusia, horrela estatuaren bizitza politikoa hedabideen menpe harrapaturik garatzen da

sábado, 13 de marzo de 2010

demokrazia ordezkatzaile eztabaidatua


Habermasek eginkizun publikoetan dagoen elitismo teknokratikoa salatzen du, eta politikan herritar guztiek duten eginkizuna babesten du. Arau gutxik babestuta dagoen esparru publiko baten aldeko apustua egiten du

demokrazia ordezkatzailea


Demokrazia hitza grezieratik dator, k.a V mendean sortu zen, "demos" (herria) eta "kratos" (agintea, gobernua) hitzatik. Beraz, erregimen demokratiko ororen lehenengo funtsa, subiranotasuna, herrian oinarritzea da.
Baina gaur egun demokraziak demokrazia ordezkatzaileak dira: herritarrek gobernua eta parlamentua aukeratzen dituzte denboraldi baterako sufragio unibertsala, ezkutua eta askea erabiliz.

viernes, 29 de enero de 2010

gizakiaren ikuskera filosofikoak


Jean Paul Sartre existentzialismo delakoaren joera filosofikoaren barruan kokatzen dugu. Bere premisa: jainkoaren existentzirik eza. Ez dago esentzia edo "giza izaerarik" hortik oinarri moralak ateratzeko, beraz gizakia bere existentziagatik definitzen dugu. Gizakia librea izatera zigortuta dago bere bizitza proiektuaren erantzulea da.

sábado, 23 de enero de 2010

gizakiaren ikuskera filosofikoak

Iraultza Industrialak aldaketa soziala ekarri zuen, bizimodu tradizionala apurtu zuen eta gizartea bi klase sozial handitan banatu zuen: burgesak eta proletarioak. Testuinguru horretan, Marxek gizakiari buruz idatzi zuena kokatu behar dugu. Gizakia gorputza duen izakia da,izaki soziala eta historikoa, eta lanaren bidez garatzen du bere burua.

gizakiaren ikuskera filosofikoak


Descartesentzat gizakia RES GOGITANS da, "hau da pentsatzen duen gauza", berarekin batera gorputza dugu RES EXTENSA, baina biak erabat independienteak dira

sábado, 16 de enero de 2010

gizakiaren ikuskera filosofikoak


Erdi Aroan, Kristautasunak eta berarekin SAN AGUSTINek aintzinako grezian zegoen antzeko ikuskera eskaintzen ziguten, Platonen eragina nabaria da. Gizakia konposatua da: arrazoidun arima eta gorputza

gizakiaren ikuskera filosofikoak


Gure gizakiaren ikuskera filosofiak aintzinako munduan hasten dira, hain zuen Grezian eta lehenengoa PLATONENA da
Berarentzat gizakiarengan bi errealitate desberdin bereizten ditugu: gorputza eta arima

sábado, 9 de enero de 2010

gizakiok kultura gara



Kultura hitzarekin batera beste batzuk agertzen zaizkigu, egon behar ez zirenak: arrazakeria, xenofobia, etnozentrismoa. Baina inportanteena TOLERANTZIA da

viernes, 8 de enero de 2010

gizakiok kultura gara


Gizabanakoak kultura-ohiturak eta jarraibideak bereganatzen ditu, jabetze-prozesu horri SOZIALIZAZIOA deritzo.
Sozializazio-prozesua haurra jaio berri den unean hasten da, berezko baliaezintasun biologikoa nolabait orekatzeko.
Bi Fase bereiztu ahal ditugu: Lehen mailako sozializazioa (haurtzaroan) eta bigarren mailako sozializazioa (neberabetasunean)
Hurrengo aurkezpena ikusten dugunez eskolaren papera aldatu egin da sozializazioaren prozesuan gaur egun.


jueves, 7 de enero de 2010

gizakiok kultura gara







Animalien bizitza senean oinarritzen da ikasketan baino gehiago. Gizakiek berezko hutsune ikaragarria dute, sen hutsaz baliatzeko gai ez direnez, nahitaez KULTURA sortu beharra dute bizirik iraun nahi badute; Kulturak ordezkatzen du sena, gizakiei bidea erakusten die.