domingo, 14 de marzo de 2010

demokrazia mediatikoa


Demokrazia mediatikoa mendebaldeko demokrazien ereduak nola gauzatzen diren islatzen duena da. Oinarrian mass-media edo hedabideek demokrazia ordezkatzaileen esparru politikoan duten eginkizuna aintzat hartzea da.


Aktore politikoaren presentazio mediatikoa izaten da onarpen publikoaren baldintza nagusia, horrela estatuaren bizitza politikoa hedabideen menpe harrapaturik garatzen da

sábado, 13 de marzo de 2010

demokrazia ordezkatzaile eztabaidatua


Habermasek eginkizun publikoetan dagoen elitismo teknokratikoa salatzen du, eta politikan herritar guztiek duten eginkizuna babesten du. Arau gutxik babestuta dagoen esparru publiko baten aldeko apustua egiten du

demokrazia ordezkatzailea


Demokrazia hitza grezieratik dator, k.a V mendean sortu zen, "demos" (herria) eta "kratos" (agintea, gobernua) hitzatik. Beraz, erregimen demokratiko ororen lehenengo funtsa, subiranotasuna, herrian oinarritzea da.
Baina gaur egun demokraziak demokrazia ordezkatzaileak dira: herritarrek gobernua eta parlamentua aukeratzen dituzte denboraldi baterako sufragio unibertsala, ezkutua eta askea erabiliz.