domingo, 19 de septiembre de 2010

Jakintza Filosofikoa


Filosofíak metodo desberdinak erabiltzen ditu: esperientziaren eta arrazoimenaren metodoa; empirismoaren metodoa; metodo arrazionalista; metodo traszendentala; hizkuntza-azterketaren metodoa eta metodo hermeneutikoa.

1 comentario:

  1. Metodo Hermeneutikoaren helburua idatzitakoa interpretatzea eta ulertzea da eta horretarako testuingurua ezagutu behar da. Gainera, giza ekintzak eta gertakizun historikoak interpretatzen ditu baita ere.

    Metodo Hermeneutikoaren teoria hau honela lotuko nuke bideoarekin:

    Pertsonek haien izaerari buruzko oharpenak edo ideia batzuk ematen dizkigute janzkeraren, orrazkeraren, makillajearen, eta abarren arabera. Geuk, orduan, detaile hauek interpretatzen ditugu eta pertsona horri buruzko ideia bat hartzen dugu.

    Bideoan adibidez hauxe aipatzen da izaerari eta honen interpretazioari buruz, betiere emakume gotikoen ikuspuntu batetatik begiratuz gero:
    Pertsona erakargarria harroputza ere badela adierazten digu, edota pertsona bakarti bat misteriotsua izan daitekeela.

    Itxurari buruz beste interpretazio hau egiten du:
    Arrosarioa eramaten duen batek tradizionalista dela ulertzera eramaten gaitu edota begietako kolorea aldatzeko lentillak erabiltzen dituen batek bere benetako begiak (izaera) estaltzen dituela.

    Beraz, pertsona bat ikusten dugunean, bere janzkerak, orrazkerak, keinuek, eta abarrek beti eman ahal digu berari buruzko daturen bat eta horri esker hainbat interpretazio egin daitezke. Horrekin esan nahi dudana zera da: askotan emakumeak beraien ezaugarriren bat ulertzera eraman nahi gaituzte haien itxuraz baliatuz. Ordea, azkeneko argazkiak erakusten du, pertsona hori den modukoa bezala azaltzen dela, ez du haren itxuragatik eze interpretatzera eramaten.

    Uzuri Fernandez
    Batx 1D

    ResponderEliminar