Iraultza Industrialak aldaketa soziala ekarri zuen, bizimodu tradizionala apurtu zuen eta gizartea bi klase sozial handitan banatu zuen: burgesak eta proletarioak. Testuinguru horretan, Marxek gizakiari buruz idatzi zuena kokatu behar dugu. Gizakia gorputza duen izakia da,izaki soziala eta historikoa, eta lanaren bidez garatzen du bere burua.