domingo, 19 de septiembre de 2010

Jakintza Filosofikoa


Filosofíak metodo desberdinak erabiltzen ditu: esperientziaren eta arrazoimenaren metodoa; empirismoaren metodoa; metodo arrazionalista; metodo traszendentala; hizkuntza-azterketaren metodoa eta metodo hermeneutikoa.

jueves, 9 de septiembre de 2010

Jakintza Filosofikoa




Filosofia K.a. VI. mendean sortu zen zenbait baldintza historikori esker: gizakia jakin-mina duen izakia zen; aisiareko aukera zuten; munduarekiko mirespena sentitzen zuten eta testuinguru soziopolitiko aproposa zen.

domingo, 14 de marzo de 2010

demokrazia mediatikoa


Demokrazia mediatikoa mendebaldeko demokrazien ereduak nola gauzatzen diren islatzen duena da. Oinarrian mass-media edo hedabideek demokrazia ordezkatzaileen esparru politikoan duten eginkizuna aintzat hartzea da.


Aktore politikoaren presentazio mediatikoa izaten da onarpen publikoaren baldintza nagusia, horrela estatuaren bizitza politikoa hedabideen menpe harrapaturik garatzen da

sábado, 13 de marzo de 2010

demokrazia ordezkatzaile eztabaidatua


Habermasek eginkizun publikoetan dagoen elitismo teknokratikoa salatzen du, eta politikan herritar guztiek duten eginkizuna babesten du. Arau gutxik babestuta dagoen esparru publiko baten aldeko apustua egiten du

demokrazia ordezkatzailea


Demokrazia hitza grezieratik dator, k.a V mendean sortu zen, "demos" (herria) eta "kratos" (agintea, gobernua) hitzatik. Beraz, erregimen demokratiko ororen lehenengo funtsa, subiranotasuna, herrian oinarritzea da.
Baina gaur egun demokraziak demokrazia ordezkatzaileak dira: herritarrek gobernua eta parlamentua aukeratzen dituzte denboraldi baterako sufragio unibertsala, ezkutua eta askea erabiliz.

viernes, 29 de enero de 2010

gizakiaren ikuskera filosofikoak


Jean Paul Sartre existentzialismo delakoaren joera filosofikoaren barruan kokatzen dugu. Bere premisa: jainkoaren existentzirik eza. Ez dago esentzia edo "giza izaerarik" hortik oinarri moralak ateratzeko, beraz gizakia bere existentziagatik definitzen dugu. Gizakia librea izatera zigortuta dago bere bizitza proiektuaren erantzulea da.